XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lexikoa.

Hizkuntza menderatzeko lexikoa modu sistematiko batez lantzea komenigarri da.

Hemen hiru baliabide berezi erabili ditugu honetarako: a) Irakurgaietan hitz zail samarrak izartxo batez seinalatuak doaz eta orrialdearen oinean azaltzen dira hitz horiek bere esanahiarekin.

b) Kinielaren bitartez sinonimoak eta antonimoak lantzen ditugu bereziki.

Urtean zehar 400 bat hitz ezagutuko ditu era honetan.

Ikusi nahi baduzu Elefantearen sudurra (4. gaiko) 2. eguna.

d) Nire hiztegitxoa. Izen honekin haurrak urtean zehar osatu behar duen hiztegia esan nahi da.

Irakasle, hau ongi ulertzea garrantzi handikoa da.

Begira: haur bakoitzak eskubiko ertzean alfabetoa duen kuaderno bat erosiko du liburutegian (kuaderno-índice eskatu behar da eta 100 pta. inguru balio ditu; kontuz kuadernoa ez den beste índice garesti eta ez praktikoa eroserazi ez diezaioten).

Kuaderno honi Nire hiztegitxoa deituko diogu beti eta astean zehar bi bider gutxienez lan egingo du kuaderno honetan hitz ezezagun eta berriak apuntatuz eta hitzak ulertu ondoren, definizioak ipiniz.

Honela urtean zehar 200-300 hitz berri gutxienez landuko ditu eta Nire hiztegitxoan gordeko ditu definizio eta guzti.

Hiztegiaren atal hau lantzeko IRAKASLE ELKARTEak ateratako Adjetibo eta Hitz Berezien hiztegia aproposa duzu.

Bertan 800 bat adjetibo eta 1.500 bat hitz berezi agertzen dira, esanahi eta guzti (esanahia euskaraz, noski).

Batasunaren Kutxa agortu zenetik ez dago hiztegi bat esanahia euskaraz ematen duenik.

Horregatik hiztegi hau apal samarra bada ere, oso baliagarri dela uste dugu hitzen esanahia euskaraz lantzeko.

Ortografia. Atal hau lantzeko hiru baliabide agertzen zaizkigu bereziki:
Ortografia
Diktaketa
Kopiaketa
.

Edergintzarako ikuspegia.

Hizkuntza arte bat ere bada eta arte honek gauza ederrak, politak, atseginak esateko, egiteko eta asmatzeko balio digu.

Atal honetan saiatu gara Olerkia, Bertsoa, Antzerkia eta literatur-sena lantzen eta esnatzen.

Guzti honekin ohartuko zinen hizkuntzaren ikuspegi nahiko zabala eta osatua ematen ahalegindu garela.

Dena dela, liburua erabiltzeko garaian zalantzarik bazenu edo gauzaren batzuk ilun samarrak irudituko balitzaizkizu, IRAKASLE ELKARTEra deitu eta argitasuna eskatu.

Irakasle, ez zaitugu gehiago aspertu nahi.

Beste bi ohartxo bakarrik labur esanak: Zuretzako oharrak, irakaslearentzako oharrak liburu barruan doaz, hizki txikian eta urdinez koloreztatuak.

Badakizu, bada, hau ikusten duzunean zuri zerbait berezia esan nahi dizugula eta ez dela haurrentzat idatzia.

Bestetik ahal den gutxiena idatzi behar da liburuan.

Bakarrik zerbait berezia bertan egiteko esaten denean idatziko dute haurrek liburuan.

Beste lanetarako, ariketak, esaldiak, marrazkiak, diktaketak etab. egiteko kuaderno garbi bat erabiliko dute.